XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Zer dala ta abil aserre ta kopellitun?.

Urtzi - Agur! Adio, betiko Itxas egaleko Pirine mendiak! Mendi legun eta argitsuok!.

- Ibar ezko ta epelok! Irriparre goxoko errixka kantariok!.

- Agur, euskaldun zarrok, arranditsu, jostalari, sudur kakodunok!.

- Agur, neska gazte alai ta dantzariok!.

- Banoakizue berriro basamortu izoztuetara. Agur, bai, agur.

Basurdi - Egia esan, ez natxiok batere lasai, zoko basati ontan.

- Easo`n gelditzea onena.

- Oean luze luze etzanda egon bearrean, nora ta onera ekarriazi gu orrek.

- Pizti, mamu ta gaizkille ote dabil emen.

- Nagusiari bururatuko zaizkionak.

Makros - Auek mendi malkar zakarrak! Etxean lasai egon besterik ez, ta oñeraiño ekarri.

- Ezurretariño sartu zait bildurra.

Jaun - Bidea ere ez oso ona, ta nere bide-lagunak zearo izutu dira.

- Tira! Ordu batzuk nola ala egin emen bai, eta eguna zabaldu orduko ekingo diogu bideari berriz.

Kapitana - Geldirik or! Jaun - Zer dala ta?.

Kapitana - Geldirik esan det! Jaun - Baiña,, zergatik?.

Kapitana - Preso zaudete! Ea, zuen diruak!.

Jaun - Arraiua! Maltzurrak alenak!.

Arbelaiz - Sasoiean ago, Jaun! Jaun - Bai zera! Beso ontan min artu diat.

- Nere burrukarako kemenak aspaldi joan itukan.